Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Lurrikara batek gure lurraldearen parte bat kontinentetik deslotu eta uharte bilakatuko du ; Horra Senpereko Kattalin Elizalde kolegioko ikasleeri 2025 otsailean proposatutako erronka : bizirik gelditu diren 100 eta 1000 biztanle artean mundu berri baten eraikitzea ! Ikasle talde bakoitzak uhartea nahi zuen moduan antolatzen ahal zuen (gizarte antolaketa, elikadura, energia, ura, trukaketa, arrisku naturalen kudeaketa…).
Dominika, Laida, Kepa, Uhaitz eta Maienak beraien mundu berria aurkezten daukute …
Emankizun honen bigarren gaia : Piarres Erdozaintzi-Etxart, Donaixtiko zizelkariak, sorkuntzarekiko duen ibilbidea eta atxikimendua azaltzen dauku (Ekaitz Costa Radiokulturaren laguntzaileak aurkezturik).
Musikak : Patty Smith « People have the power », Birkit « Philautia », Moriarty « Jimmy (FD Acoustic session) » .
Jatorria / source : Radiokultura