KULTURKUBOA : Itsasun AIBA diote ! + Euskal Herriko Bilgune Feminista

Aste honetako Kultur Kuboan : AIBA xahutzearen aurka borrokatzen den eta kontsumo arduratsuagoa bultzatzen duen elkarte bat da. 2025eko udaberri honetan, birziklatze/berpizkunde batek ateak idekiko ditu « La Nive » deitutako zentro ohian, Itsasuko Hirigoinbehera gunean. Zehazki, mota guztietako objektuak bildu, konpondu eta zirkulazioan jartzen ditu elkarteak. Elkartearen koordinatzailea den Pantxo Paparamborde-Belinek, proiektu horen aurkezpena egiten digu.

Emankizun honen bigarren gaia : Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da. Honetan militatzen ari diren Naia Kortabarria (Eibar) eta Ekhi Petriatirekin (Iruña) solastatzeko parada izan dugu.

Musikak : Noir Désir « Les p’tits papiers », Mikel Telleria « Urubiaren antzera » (Oroit Lou Reed), Exkixu « Amaiur ».

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Egun Ero: martxoak 31

al. Mar 31 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan