‘Future Games Show’ aurkezpenak

Aurkeztutako titulurik interesgarrienetakoak aztertu ditugu Game Erauntsian: System Shock 2ren birmasterizazioa, FBC: Firebreak, Painkiller, Kingmakers edo Cronos: The New Dawn ekarri dizkigu Future Publishing etxeak, besteak beste.

inZOI bideojoko korearraren zain geunden, bestalde. The Sims frankizia ezagunaren klona dela esan daiteke, baina, itxura batean, hau gainditzeko prest dator. Krafton argitaletxeak sarbide goiztiarrean kaleratu du jadanik, baita demoa eskani ere. Bizitza simulagailu honetan gure pertsonaiak eta familiak sortuko ditugu, baina, are gehiago, hiriak eraikitzen ere ibiliko gara. Unreal Engine 5 motorea erabilita, ez da edozein ordenagailuk mugitzeko modukoa.

Euskal eta euskarazko bideojoko berria ezagutu dugu, gainera. CodeSyntax enpresa eibartarra Egunean Behin arrakastatsuagatik da ezaguna, eta antzeko bidea jarraitzen duen Tagzania kaleratu berri du. Oraingoan ez gara galderei erantzuten ariko; horren ordez, Google Street View bidez erakutsitako ausazko toki bat munduko mapan kokatu beharko dugu. Bi minutuko partida motzak jokatuko ditugu, nola ez, egunean behin: Euskal Herrira begira jarriko gara lehen atalean, eta, nazioartera, bigarrenean.

Albistegiarekin bukatzeko, Minecraft filma euskaraz bikoiztuta estreinatuko dela jakin dugu; ez hori bakarrik, Devil May Cry telesaila gure hizkuntzan azpititulatuta ikusi ahalko da. PlayStation Studios-en talde berria ere ezagutu dugu: Dark Outlaw Games.

Hurrengo podcasta

Enbata Lorade x 4

ig. Mar 30 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan