Aste honetan are urrutiago joango gara eta ilargira bidaiatuko dugu. “Pauso txiki bat da gizon batentzat, baina pauso handi bat gizadiarentzat”, esan zuen Neil Armstrongek Ilargia lehen aldiz zapaltzean. Baina berak pauso txiki hori eman ahal izateko gizon eta emakume askok pauso asko eman behar izan zituzten.
Beheko argazkian Margaret Hamilton ageri da, Apollo ontzia gidatzeko ordenagailuaren iturburu-kodea inprimatuta duela.

Honako abestiak erabili ditugu aste honetan:
R.E.M. – ‘Man On The Moon’
TOC – ‘Bi Miru Gu’
Silvio Rodriguez – ‘Unicornio’
Fiordaliso – ‘Non voglio mica la luna’