LANAREN EKONOMIA: Euskal fiskalitatea berrikusteko akordioaren gakoak

Ez bazirudien ere, azkenean, pasa den astean EAJ-k, PSE-EE-k eta Elkarrekin Podemosek zerga erreformarako akordio batera iritsi ziren, eta horren ondorioz, zerga sistema eguneratzeko hainbat neurri onartu dira Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban. Erreforma honek, alde batetik, errenta baxuen eta familien ongizatea hobetzera bideratutako kenkari berriak ezarriko ditu, bestetik, enpresa handien tributazioan aldaketa batzuk jasotzen ditu, aurreikusitako bilketa orokorrean beharrezkoa den gorakada ez ekarri arren. Ala ere, sistemaren arazo estruktural nagusiak konpondu gabe geratu dira, Euskal zerga sistemak hainbat gabezia larri ditu eta, lanaren gaineko gehiegizko zergapetzea eta enpresa etekinen zein errentisten gaineko bilketa eskasa batez ere. Gai aztertzeko, Roser Espeltek erreformaren analisi ekonomikoa egin du, errenta baxuen zergapetzea arintzeko, kontziliazioaren aldeko, enpresen etekinak gehiago ordaintzeko eta iruzur fiskala borrokatzeko neurriak aztertuz. Ondoren, Miren Echeveste Elkarrekin Podemoseko Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailea eta Ander Balanzategi Diario Vascoko kazetaria eta Hordagoko editorea elkarrizketatu dugu.

Deskargatu hemen.

The post LANAREN EKONOMIA: Euskal fiskalitatea berrikusteko akordioaren gakoak first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

POTTO: San Antontxu XXVII. bertsopaper lehiaketa ekarri dugu.

ol. Mar 21 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan