‘Death Strading 2’ bideojokoak badu argitaratze data: ekainak 26

‘Death Stranding 2’ ekainaren 26an estreinatuko da, oraingoz, PlayStation 5 kontsolarako. Hamar minutuko iraupena daukan spoilerrez betetako bideoa utzi digute Kojima Productions-ekoek; ez hori bakarrik, Metal Gear sagari hainbat keinu egin dizkiote.

‘Skate’ jokoari dagokionez, uztailaren 11n kaleratuko da: Tony Hawken hirugarren eta laugarren atalen berregiteak batuko ditu. Horrela, atal grafikoa goitik behera eraberritu dute, online funtzionalitateak gehituz, ohiko trikimailuen festa berpizteko.

‘Absolum beat ‘em up’ interesgarria ezagutu dugu irratsaioan Guard Crush Games taldearen eskutik; gainera, Fable berriaren geroratzearen berri izan dugu; Xbox-eko ‘Forza Horizon’ 5 apirilaren 29an iritsiko da PS5era; Warner Bros Games taldeak hainbat estudio itxi ditu; bukatzeko, ‘The Legend of Zelda: Ocarina of Time’ mitikoan oinarritutako ‘Indigo’ proiektu bereziari begira jarri gara.

Horrenbeste albisteren artean analisiarentzako txokoa ere prestatu dugu. Oraingoan indie obra berezi bati buruz aritu gara: Dome Keeperri buruz, hain zuzen ere. Baliabideen bilketa borroka mekanikekin elkartzen duen Godot garapen motore bidez sortutako jokoa da Bippinbits estudioarena. Planeta estralurtarretan mineralen bila ibiliko gara, gure kupula babesten d

Hurrengo podcasta

Bilynch | The Sustance

az. Mar 19 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan