Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Mungia herrian kokatua den « Izenaduba Basoa » Euskal mitologiari buruzko Euskal Herriko parke tematikorik handiena da. Bertan « Landetxo Goikoa » dago, Bizkaiko baserririk zaharrena eta Euskal Herriko zaharrenetakoa. Edu Barinaga, « Izenaduba Basoa » ekimeneko arduradunak, toki zoragarri honen bisita eginarazten dauku …
Bestalde, Ander Goitia, TOC taldeko baxu-jotzaileak, « Jaioak hiltzea zor » izeneko diskoa aurkezteaz gain, bere hausnarketak azaltzen dizkigu.
Musikak : The Hives « Hate to say I told you so », Txuma Murugarren « Atzoko zerraldoak », Radiohead « No Surprises ».
Jatorria / source : Radiokultura