29 urte bete ditu Pokémonek

Ge_5-24_irudia



Game Erauntsia saioan komentatutako bideojokoen irudiak (Game Erauntsia)

Martxoa iritsi da, eta, beti bezala, hilabeteko bideojokoen estreinaldi handien agenda atera dugu. Joko handi gutxi jasoko ditugu egunotan, baina urteko esanguratsuenetako bat laster dator: Assassin’s Creed Shadows. Horrez gain, ‘Split Fiction’ edo ‘The First Berserker: Khazan’ bezalako titulu interesgarriak estreinatuko dira, baita ‘Xenoblade Chronicles X: Definitive Edition’, ‘Atomfall’ edo manganimezaleek gozatzeko ‘Bleach: Rebirth of Souls’. Indie jokoentzako tartea ere badaukagu, noski. ‘Cataclismo’ nahiz ‘Wanderstop’ berezien inguruan hitz egin dugu gure irratsaioan.

Pokémonek 29 urte bete ditu. Otsailaren 27an ospatu zuten urteurrena Pokémon Presents aurkezpen bereziarekin, eta bertan sakelako munstroen etorkizunera begira jarri ginen. Aldez aurretik ezagutzen genuen Pokémon Legends Z-A mugimenduan ikusi genuen lehen aldiz, eta, gainera, Pokémon Champions iragarri zuten azkenik: Switch kontsolan zein gailu mugikorretan estreinatuko den txandakako borroken titulua dugu.

Bukatzeko, ohiko Steam Next Fest jaialdia ekarri dugu Game Erauntsiara. Hainbat demo probatzeko aukera eduki dugunez, gehien gustatu zaizkigunak aztertu ditugu: Gothic 1 Remake, Skin Deep edo Wheel World obrek eskaintzeko dutena ezagutu dugu proba laburren bitartez,

Hurrengo podcasta

Egun Ero: martxoak 13

og. Mar 13 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan