KULTURKUBOA : Denboraren induskatzaileak + Amancay, abentura eta fantasia artean …

Aste honetako Kultur Kuboan : Imanol Amestoy Urruñar gazteak, CPIE Euskal Itsabazterra espazio naturalen ondarea kudeatzeko proiektuen arduradun gisa lan egiten du. Bere ikasketak eta landa ikerketetarako duen zaletasunak “Arkeologia, denboraren induskatzaileak” erakusketa diseinatzera eraman dute. Imanolek bere ibilbidea azaltzeaz gain, erakusketa honen helburu nagusia arkeologia, bere historia, teknikak eta gure eguneroko bizitzan duen garrantzia ezagutaraztea dela aipatzen dauku.

Amancay Gaztañaga, eszenatokia eta idazketa artean dabilen Zestoar artista da. Grises taldean abeslari gisa ibilbide luzea izan du. Bestalde, beste hiru antzerkilari lagunekin, Kamikaz kolektiboa sortu zuen 2014. urtean, eta, aktore lanetan aritzeaz gain, zuzendaria izatea egokitu zaio baitaere zonbait obratan. Azken denboraldian idazketaren plazerra berreskuratu eta misterioa, abentura eta fantasiazko ‘Martin Martina’ trilogiaren lehen bi liburuak argitaratu ditu (Elkar).

Musikak : Ruben Block « Sweet dreams », West African Rhytm Brothers « I am a stranger » (Nigeria – 2006), Rammstein « Ohne dich ».

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Aner eta Nora · Euskal Udalekuak

al. Ots 17 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan