Berotuta gabiltza bideo-joko nobedadeekin

Civilization VIIren estrategia eta ekonomia, Kingdom Come: Deliverance IIren Erdi Aroko abenturak, fantasiazko borrokak Avowed-ekin, Like a Dragon: Pirate Yakuza in Hawaii-ren mafioso piratak edo Monster Hunter Wilds-en ehiza amaigabea hasiko dira, besteak beste, datozen asteotan. Indie jokoen aldetik, bestalde, Urban Myth Dissolution Center edo Keep Driving interesgarriak kaleratuko dira.

Analisiaren tartean irratsaioaren hastapenetan ezagutu genuen Blasphemous ikaragarriaren jarraipenari heldu diogu. The Game Kitchen estudio sevillarrak metroidvania abentura ederra prestatu digu, aurrekoan egindako guztiak hobetuz eta txukunduz: Espainiako hegoaldeko kultura hartuta, girotze zein pixel art zoragarriak dituen obra berezia aurkituko dugu Blasphemous IIn.

Euskarazko joko berria jaso dugu, gainera. Basureros: Invasion ofizialki estreinatu da gure hizkuntzan, 2D retro abentura dibertigarria proposatuz. Mega Man edo Metal Slug klasikoen antzeko jokagarritasunarekin, lau jokalarirentzako plataformak agintzen ditu.

Bukatzeko, Xbox-i eta PlayStation-i lotutako albiste harrigarria iritsi zaigu: Forza Horizon 5 PlayStation 5era eramango du Microsoft-ek. Xbox markaren izar handiena beste kontsola batean ikusiko dugu, beraz, baina… zer suposatzen du horrek? Halo, Fable edo Gears of War bezalako erraldoiak ere PlayStationen eta Nintendoren gailuetara iritsiko ote dira? Horren inguruan hausnartu dugu Game Erauntsian.

Hurrengo podcasta

EZ GAUDE KONFORME #7 - POGROM

ol. Ots 14 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan