KULTURKUBOA : Maddi Ane eta Hairarekin bat batean + Itziar eta Ortziren sokekin gozatzen …

Aste honetako Kultur Kuboan : La Reciproque elkarteak « Soinu Beilaldiak » antolatu zituen Hazparneko Gamboia etxean, 2024ko udazkenean. Ekitaldi artistiko zein filosofiko guztien artean, Maddi Ane Txoperena Iribarrenek eta Haira Aizpurua Ibargaraik, bertsoak kantatu zituzten Marga Berra Zubieta gai emaileak eman gaien inguruan. Deskubri ezazue bi bertsolariekin sortutako solasaldi polita.

Miarritzeko L’œil du Prince arte galerian Titto Agerreren azken eskulturen erakusketaren karietarat, Euskadiko Orkestrako bi bibolin jolek musikaz apaindu zituzten zizelketa ederrak. Musika emanaldiaren ondoren, Itziar Prieto eta Ortzi Oiarzabalekin solastatzeko paradaz baliatu genuen.

Musikak : Dyonisos « I follow rivers », Maumivu « Grit » (Tanzania – 2022), Rokia Traoré « Sabali ».

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Ihana x 86

al. Ots 3 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan