Nintendo Switch 2 kontsola ofizialki aurkeztu dute

Bideo motzarekin egin dute aurkezpena, baina ideia osoa ezagutzeko baliagarria. Aurreko gailuaren planteamendu berbera jarraituko dute S2arekin; hau da, kontsola eramangarria izango da, baina, aldi berean, pantaila handira konektatzeko aukerarekin.

Antzekotasunekin jarraituz, retrobateragarritasun aukerak aipatzekoak dira. Switch originalaren jokoetan ibiltzeko aukera edukiko dugu makina berrian —nahiz eta batzuk kanpoan geratuko diren—. Joko berri bakarra ezagutu dugu, ordea: Mario Kart. Segundo gutxi batzuetan ikusi dugu iturginaren lasterketa titulu berria, baina berriz milioiak saltzeko prest dator.

Apirilaren 2rako Nintendo Direct berezia agindu dute japoniarrek; bertan, ezagutzeko geratzen zaizkigun xehetasun guztiak eskainiko dituztela pentsatu nahi dugu. Filtrazioen eta zurrumurruen artean gabiltza, dena den: horietako zenbait errepasatu ditugu.

Beste albiste batzuekin jarraituz, PlayStation zerbitzu erako bideo-jokoei (GaaS) beldurra hartzen hasi dela jakin dugu: prestatzen zebiltzan bi obra atzera bota dituzte. Horietako bat God of War ezagunean oinarritutakoa zela jakin dugu. Concord-en porrot handiak zerikusia dauka, ziurrenik.

Euskarazko bideo-joko berriarekin bukatuko dugu, Josu Igoa zaleak itzulpen berria ekarri baitugu. Oraingoan abentura grafiko klasiko bat lokalizatu du: 1998. urteko Sanitarium.

Hurrengo podcasta

XTP #086 Obulazioa zikloaren erdigunera (1.saioa)

az. Urt 29 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan