Gutxieneko soldataren eztabaida pil pilean dago momentu honetan, bai Euskal Herrian baita estatu mailan ere. Espainiako Gobernua patronal eta sindikatuekin negoziatzen ari den bitartean, Euskal Herrian gehiengo sindikalak Herri Ekimen Legegile bat eta enpresa arteko akordio bat egikaritzeko proposamena aurkeztu du; CCOO eta UGT ere batu dira dinamikara.
Agenda sindikala errepasatu ondoren, Mikel Alvarez “Betelu”k gaia kokatu digu, gutxieneko soldata handitzeak izango lituzkeen inplikazio ekonomiko eta politikoak aipatuz. Ondoren, Urko Apaolazak, Argian idatzi zuen artikulua oinarritzat hartuz, Euskal Herriko egoeraren berri eman digu. Azkenik, LABeko ordezkari den Oihana Lopetegik euskal sindikatu soberanistek aurkeztu duten proposamena aurkezteaz gain, hurrengo asteetan ireki daitekeen mobilizazio agertokia ekarri digu Lanaren Ekonomia saiora.
Deskargatu Hemen.
The post Lanaren ekonomia: Gutxieneko soldataren inguruko eztabaida berrireki da first appeared on Bilbo Hiria irratia.