Bideojokoen iragarpen handiekin hasi dugu 2025 urtea

2025ean sartu da Game Erauntsia irratsaioa, baina gabonen aurreko iragarpenak errepasatuz hasi dugu urtea. Izan ere, The Game Awards ekitaldian ikaragarrizko ustekabekoak hartu genituen, eta horiek aipatzea ezinbestekoa dela uste dugu.

Naughty Dog, FromSoftware, Capcom, CD Projekt Red, Sega, Koei Tecmo, Square Enix… enpresa handiak igaro ziren sari banaketatik etorkizuneko tituluak ezagutzera emateko: Intergalactic: The Heretic Prophet, The Witcher 4, Elden Ring Nightreign, Onimusha: Way of the Sword, Okami berria, Project Robot eta beste hainbat ikusi genituenez, irratsaioan berotuta ibili gara.

Berotu gaitu, baita, Nvidia-ren azken iragarpenak. Las Vegas hiriko CES 2025 azokan RTX 50 txartel grafikoak erakutsi dituzte. Prezioekin negar hutsean aritu gara: ohi bezala, Nvidiatik gora baino ez dute egiten. DLSS4 eta Multi Frame Generation teknologiekin errendimendua nabarmen hobetzea bilatzen dute.

Euskarazko jokoen zaparrada jaso dugu, behintzat, oporraldian: The Plucky Squire, Untitled Goose Game eta Windowkill zoragarriak gure hizkuntzan joka ditzakegu dagoeneko Josu Igoa eta Ibai Oihanguren zaleen lan bikainari esker.

Bukatzeko, urtarrileko estreinaldiak zerrendatu ditugu. Egunotan Donkey Kong Country Returns HD, Assetto Corsa EVO, Dynasty Warriors: Origins merkaturatuko dira, baita Final Fantasy VII Rebirth eta Marvel’s Spider-Man 2 jokoen PCko bertsioak ere.

Hurrengo podcasta

OSASUNA.eus [401] Anarkia Tropikal /DesGAZTEA (22)/

lr. Urt 18 , 2025