Egonarria 3×06: Bioaniztasunaren galera I Aitziber Sarobe

Entzuna izango duzue bioaniztasunaren galera dela Lur planetak duen krisi ekologiko handietako bat. Hain zuzen ere bederatzi muga kritiko dira Planetaren zikloetan gainditzetik gertu gaudenak. Eta entzun ondo, banaka esango ditugu eta zein diren: krisi klimatikoa, ozeanoen azidotzea, ozono geruzako zuloa, nitrogeno eta fosforoaren zikloak, deforestazioa, biodibertsitatearen galera, atmosferaren kutsadura partikula bidez eta kutsadura kimikoa.

Zehazki biodibertsitatearen galeraren arazora etorrita, hauek dira datu batzuk: Urtero 27.000 espezie galtzen dira giza jardueraren erruz. Landareen %12, hegaztien %11 eta ugaztunen %25 berriki desagertu dira edo desagertzeko zorian dira.

Gaurko saioan gaia lantzeko gurekin daukagu Aitziber Sarobe, biologoa, Naturkom taldeko kidea eta HUHEZI unibertsitateko irakaslea.

Hurrengo podcasta

Oihana Arana · "Pleibak"

az. Urt 8 , 2025