“Hunkigarria izan da ZETAKen ‘Mitoaroa’ ikuskizunean parte hartzea”

“Ez dakit nola desribatu ere, oso esperientzia berezia izan da guretzat, oso polita eta intentsoa. Kontzertua bera bai, baina entseguak eta prestaketak ere izan ditugu azken asteetan…”, dio. Arbizun egin zuten lehen entsegua, eta Nafarroa Arenan bertan bigarrena. “Bigarren entsegu horretan ikuskizun osoa ikusteko aukera izan genuen, jantziekin eta guztiarekin”, azaldu du Zabalzak.

Ikuskizunean, ‘Aralarko dama’ abestian izan zen Lanzko ihauteriaren txanda. Orduan agertu ziren txatxoak eta arotzak publikoaren aurrera, ihauterietan egin ohi duten bezala, jendea xaxatuz. “Hunkigarria izan zen momentua”, nabarmendu dute. Izan ere, ostiraleko eta larunbateko kontzertuetan 30.000 lagunetik gora izan dira publikoan. Lanzko hogei bat lagunek hartu dute parte ikuskizunean, Nafarroako beste herri batzuetako ihauterietako pertsonaiekin batera: Zubietako, Iturengo eta Aurtizko joaldunak, Altsasuko momotxorroak, Unanuako eta Arbizuko ihauteriak eta Tuterakoak.

https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2025/01/Arenako_entseguan_ihauteri_guztiak.jpg

Atzetik lan handia duen ikuskizuna

Iazko maiatzean jarri ziren harremanetan ZETAK taldeko ordezkariak Lanzko udalarekin, prestatzen ari ziren ekimen ‘berezi’ batean ihauterietako pertsonaiek parte hartzea nahi zutela eta. Geroztik, ikuskizuna pixkanaka forma hartzen joan da, eta azken hilabetean buru-belarri aritu dira prestaketetan. “Oso zainduak sentitu gara, bai ikuskizunaren egunetan baina baita aurretik egindako entseguetan ere. Beti egon dira gure gainean, kontzerturako gonbidapenak eman zizkiguten, bazkari batera ere gonbidatu gaituzte, otorduak eskaini dizkigute… oso ongi egon gara”.

Lanzkoek nabarmendu dute harrigarria dela horrelako ikuskizun baten atzean dagoen lana eta langile kopurua. “Harrituta gelditu ginen lehen entseguan hor zegoen jendetzarekin: koreografoak, eszenografoak, teknikariak…”.

https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2025/01/Kamerinoan.jpg

Hurrengo podcasta

Mikel Mundiñano "Zato" · Bakea, Konponbidea eta elkarbizitza: behin betiko

ar. Urt 7 , 2025