Gazan eraildako adingabeen izenekin irakurketa-maratoia eginen da, abenduaren 28an Iruñean

17.901 adingabe ziren eraildakoak abenduaren 10ean, baina egunetik egunera zifra hori handitzen ari da. Palacios BDZ kolektiboko kidea da, eta nabarmendu du, askotan hoztasunez entzuten ditugula zifrak, horien atzean dagoenaz guztiz kontziente izan gabe. Kontzientziazioa bultzatzeko helburuarekin antolatu dute maratoia, prentsa oharrean adierazi dutenez.

Abenduaren 28an eguerdiko 12:00etan hasiko da irakurketa-maratoia, eta antolatzaileek kalkulatzen dutenez, 30 ordu inguru arituko dira parte-hartzaileak etengabe izenak irakurtzen. Izena emateko maratongaza28D@gmail.com helbidera edo 696 87 87 78 telefonora idatzi behar dute. Dena den, egunean bertan ekimenean parte hartzeko aukera ere egonen da.

Hurrengo podcasta

KULTURKAPSULAK : Sentitzen dudan ahultasuna biziarazi nahi dut …

ar. Abe 17 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan