Lanaren ekonomia: Aurrekontuen inguruko eztabaida aztergai

Agenda Sindikalarekin hasi gara, hurrengo egunetarako deitu diren mobilizazioak errepasatuz. Mikel Alvarez “Betelu”k euskal instituzioen aurrekontuen negoziaketetan dagoen aritmetika aldagarria azaldu du, arreta berezia jarriz EAEko zenbakietan. Ondoren, ELAko ekonomialaria den Xabier Zabalari elkarrizketa egin diogu, analisi pausatuago bat egin du diru partiden inguruan; zorraren kudeaketa, gastu soziala, zerga erreforma edota aurrekontuen errealitate kontablea izan ditu hizpide. ELAren Azterketa Bulegoak argitaratutako analisia izan du oinarri Zabalak. Azkenik, Berria egunkariko politika saileko koordinadora den Gurutze Izagirrek datu ekonomikoen atzean dagoen joko politikoaren berri eman digu.

Deskargatu hemen.

The post Lanaren ekonomia: Aurrekontuen inguruko eztabaida aztergai first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Durangoko azoka hizpide, "Global Musik" saioan

ol. Abe 13 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan