Joritz Zunzunegi Elizondoko Lanbide Eskolako irakaslea elkarrizketatu dugu gaurko saioan, Oronozko Lanbide Heziketako Eskola berriaren alde borrokan ari baitira. Izan ere, Nafarroako Gobernuak duela zenbait urte onartu zuen Baztan-Bidasoari zerbitzu emanen zion Oronoz-Mugairiko ikastetxea eraikitzea, baina obrak egiteko enpresarik aurkeztu ez, eta arriskuan dago Lanbide Heziketako Eskolaren etorkizuna orain. Hainbat mobilizazio egin dituzte, eta 2025ean horiekin segitzea dute asmo.

Oronozko Lanbide Eskola berriaren obrak atzeratu izana salatu dute hezkuntzako eragileek
Podcast: Play in new window | Download