2×23: Mijo Lizarzaburu | Gai potoloak

Lodi, potola edo borobil deituta, ondo; sahiestu potolita, potxola edo hezurdura zabalekoa bezalako eufemismoak pertsona lodiez hitz egiterakoan. Horixe baita aste honetako gai potoloa: loditasuna. Mijo Lizarzaburu filosofo eta militante transfeminista gonbidatu dugu gaian sakondu eta bere esperientziatik hitz egiteko: lodi identitatea, edertasuna, osasungintza, ‘Body positive’ mugimendua, Euskal Herriko lodien topaketak, pertsona argalentzako aholkuak… Bi orduko saioa egin genezakeen, baina saioaren neurrian kabitu behar izan dugu guk ere.

Saio amaierako kolaborazioan Edurne Azkarateren txanda izan da, eta oraingoan entzutera eta galdetzera etorri da oiondarra: zein ekarpen egin dezakete pertsona argalek lodien borrokan? Edo behintzat, nola ez molestatu? Askotan hori ere ez da eta gutxi.

ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.

Posted in BTN

Hurrengo podcasta

Naxker x 1

al. Abe 9 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan