Egonarria 3×04: Baztango Aroztegia proiektuaren aurka I Garbiñe Elizegi

Lekarozko lurretan 228 txalet, hotel bat eta golf zelai bat egiteko lizentzia eman zitzaion Palacio de Arozteguia enpresari. Proiektua egiteko 45 hektarea lur birkalifikatu zituzten, gainera.

Baztango Aroztegia proiektuaren aurka kanpaldi luzea egin zuten 2021eko udaberrian, tartean obrak aurrera eraman nahi zituzten makinen aurrean eserialdiak eginda. Sistematikoki jazarpen judizial, polizial eta ekonomikoa pairatu dute eta, orain, hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi baztandarrentzat. Taldeak salatu du desobedientziaz borrokatzeko eskubidea kriminalizatu nahi dutela.

Gaiak badu berea, eta horregatik Garbiñe Elizegi gonbidatu dugu Egonarriara, Baztango alkate ohia eta Aroztegiaren aurka egiteagatik auzipetutako bat.

Hurrengo podcasta

POTTO: Busturialdeko txapelketa

az. Abe 4 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan