Kaixo, entzule maiteok:
Zer moduz zeate? Gaurkoan dakarkigun saiua ohikoa baino motzagoa izango da. Izane, Patiyoko Atzuok gure saiotan behin baino gehiotan iragarri deun gisara, aurreko larunbaten Feministaldian egon giñan. Egiya esan, ez dakigu nola etzigun bihotzeko batek eman urduritasunan ondorioz.
Gure jendaurreko eta zuzeneko saiuan Emakumeak Surflariko kide diren June eta Amets elkarrizketatzeko aukera izan genun. Emakumeak Surflari jada 3000 emakume baino gehiagok parte hartu duen ekimena da eta gure elkarrizketatuek horren nondik norakoak kontatu zizkiguen.
Oholtza gainera igotzea guretzat pausu garrantzitsua izantzan eta, horregatik, eskerrak eman nahi dizkieu gu “ere” ikustera etorri zian lagun zein entzuleei, zuen berotasuna gabe ez genulako holako ezer itia lortuko Eskerrik asko baita Feministaldiari (eta Mijori batez ere) gugan konfiantza izateagatik.
Besarkada bana danoi!
1,2,3 TUMAMARRATXA!