LANAREN EKONOMIA: Industriaren egoeraren analisia

Lanaren Ekonomiaren 2024-25 denboraldia etxebizitzaren auziarekin hasi ondoren, gaurko saioan industria politikaren nondik norakoak aztertu ditugu.

Agenda sindikalaren errepasoa egin ostean, Roser Espeltek industriaren inguruan dauden ikuspuntuak kokatu dizkigu. Azkenaldian bigarren sektorearen garrantziaren aldarrikapen berritu bat egon da eta horrek, estatuak izan behar duen paperaren inguruan eztabaida ezberdinak sustatu ditu. Ondoren, Orkestra institutuko Miren Estensororekin enpresen eta administrazio publikoen arteko gobernantza ereduaz aritu gara. Gipuzkoak eta Bilboko kasuak aztertu dituzte Orkestratik, Lehiakortasunerako Euskal Institututik hain zuzen. Azkenik, saioa bukatzeko, Endika Alabort ekonomialariak analisi kritikoago bat jarri digu: Washingtongo kontsentsuaren egoera, teknologia berrien benetako izaera, estatuaren interbentzioaren arrazoiak edota ekonomiaren planifikazioaren mugak aipatu dizkigu.

Deskargatu hemen.

The post LANAREN EKONOMIA: Industriaren egoeraren analisia first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

5x06: Nire semearen aita Benito da

ol. Aza 29 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan