Gaztaina feria eginen da larunbatean eta igandean Jauntsaratsen

Tailer eta formakuntza desberdinak egin izan dira azken urteotan gaztainaren inguruan, Cederna Garalurrekin eta Nafarroako INTIA institutuarekin elkarlanean. Martinenak azpimarratzen duenez, azken hamarkadetan asko galdu arren, oraindik bizirik dago inguru hauetan gaztainaren kultura, eta horri bultzada bat emateko asmoz antolatu dute feria.

Azaroak 2, larunbata

16:30ean hitzaldia eta esperientzien mahaia izanen dira, Apeztegiberriko ganbaran. Euskal Herrian gaztainondoaren kulturak izandako garrantziaz arituko dira Aintzane Kortajarena eta Akaitz Sarasola. Mikel Diaz Nafarroako Gobernuko teknikariak, berriz, azken urteotan bertako barietateen inguruan egindako lanketa azalduko du. Gilles Texier urepeldarrak, gaztainak balioan jartzeko iparraldeko esperientziak kontatuko ditu. Eta, bukatzeko, Isidro Alvarez Diez, Leongo El Bierzoko gaztainekin egindako produktuen komertzializazioaz ariko da

Azaroak 3, igandea. Mendialdeko Azoka Ibiltaria

Goizeko 10:30etik 14:30era, Mendialdeko Azoka Ibiltaria ospatuko da Jauntsarasten, eta bertan, gaztainarekin lotutako hainbat ekimen eginen dira. Gaztainez egindako produktuen postuak izanen dira, baita gaztaina kulturaren inguruko eta bertako gaztaina barietateei buruzko erakusketa ere. Saskigintza tailerra, gaztainondo zaharren taila erakusketa, gaztainez egindako errezetak probatzeko aukera, gaztaina landareen salmenta… eta, gaztaina-jate herrikoia ere eginen dira.

Hurrengo podcasta

KULTURKAPSULAK : Euskal matriarkatua … (Anne-Marie Lagarde 1/2)

ar. Urr 29 , 2024