KULTURKAPSULAK : Zer esan nahi du Negu hurbila?

Zinema ikasketak bukatzen ari ziren « Negu kolektiboko » lagun taldeak ez zuen luzemetrai baten egiteko eskolaren oniritzia. Hala ere, « Negu Hurbilak » filma proiektuarekin aurrera jarraitzea erabaki eta ausardi honek ordain ederra ekarri du, zinema festibaletan hainbat aipamen eta sari jaso bait dute.

 

Filma Euskal Herriak bizi izan duen gatazkaren amaieran kokatzen da, neska gazte batek ihesaldia abiatzen duelarik. Neska honen helburua muga pasatzea da bainan herri txiki bateko ganbaran gorderik egon beharko da eta denbora joan ahala, egunak gau eta gauak egun bihurtzen dira …

 

Ekain Albite « Negu kolektiboko » kideak eta Ritxi Lizartza, Maluta Filmseko arduradunak, proiektu berezi honen nondik norakoak azaltzen dizkigute.

 

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Belaunaldi arteko elkarrizketak #3

az. Urr 2 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan