Badira adarbakar izaera aldarrikatzeko bere momentuan “moñoa” egin eta kendu ez dutenak, eta horietako bat da Amets Aznarez Iruñeko musikaria. Horregatik gonbidatu dugu BTN-ra, animaliez baino, musikaz, festaz, txarangez, gizonen espazioetan egoteaz eta beste hainbat kontutaz aritzeko.
Amaitzeko, Edurne Azkaratek aniztasunaz hitz egin digu. Bere esanetan, aniztasuna ez delako adarbakar solte horiek hartu eta gure espazioetan jartzea euren papera bete dezaten, kolorea eman diezaioten, edo dagokiena defenda dezaten. Eman digu zer pentsatua oiondarrak.
ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.