KULTURKUBOA : Jenniren Arketipoak + Eskozia duela 10 urte …

Aste honetako Kultur Kuboan : Durangon sortua eta Araban bizi den Jenni Alvarado sortzailea, Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Pinturaren eta ikus-entzunezko ingurunearen inguruan garatu ditu bere proiektuak, bi hizkuntzen arteko elkarrizketa sortuz.  Arketipoak » izeneko erakusketaren kari (*ikusgai Uztaritzeko Ttok sorkuntza eta arte lekuan urriaren 17rarte), parada izan dugu berarekin solastatzea.

Bestalde, duela 10 urte Glasgoweko plaza nagusian (2014. irailaren 18ko Eskoziaren independentziaren aldeko erreferendumaren bezperan) Mutrikuko gazte bat ezagutu dugu : Olatz Nuria Herrero Arriotaonandia. 5 urtez Eskozian bizi izan denez, hango bizitzaz mintzatu zauku …

Musikak : The Rolling Stones « Miss you », Bopol Mansiamina « Pitié je veux la réconciliation » (Kongo – 1999), Benito Lertxundi « Bizkaia maite »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Eztizen Artola · "Gurpilak" eta motxiletako zamak

al. Ira 16 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan