LEHIO TENPORALA 2024/07/03 : Kirmen Uribe « Bitartean heldu eskutik » irakurketa antzeztua 15 minutes ago

Uda honetan, denboran zehar egindako soinu bidaiak eskainiko dizuegu. Helburua RadioKulturaren artxiboetatik ateratako erreportai interesgarri baten (ber)deskubriaraztea delarik.

 

Emankizun honetan 2006. urtean hedatu genuen Kirmen Uriberen irakurketa bat entzunen duzue. Idazle bizkaitarraren « Bitartean heldu eskutik » olerki liburua frantseserat itzulia izan ondoren Baionako Translatines festibalaren karietarat liburu honen parte batzu antzeztu ditu Bordaleko Tafurs konpainiak Kirmenekin batera.

 

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

RATZENOFF 219

az. Uzt 3 , 2024