EHZ festibalean egin dugu uda aurreko azken saioa. Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Euzkitzeren gidaritzan, luxuzko bi gonbidatu izan ziren gurean. Lehenbiziko oren erdian, Kattina Haran EHZko antolatzailea. Festibalaren filosofiaz, antolakuntzaz, ibilbideaz eta taldean darabiltzaten gogoetei buruz hitz egin genuen berarekin.
Ondoren, arratsaldean kontzertua eskaini behar zuen musikari ezagun bat etorri zen platora: Anari. Festibalez hitz egin genuen harekin; EHZn jotzeaz baina baita makrofestibalei buruz ere. Sold out kulturaz mintzatu zen, musikaren zentralitateaz edo zentralitate ezaz, festibalek sustatzen duten giroaz, harremantze ereduez…
Kanaldude hedabidearekin elkarlanean grabatu dugu BTN saio berezi hau. Bi hedabideok lehen aldiz elkarrekin egindako emankizuna da, baina ez dugu uste azkena izango denik.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.