BTN 2×15: Elena Uriz | Luxua

Luxua gaitzat hartu eta Elena Uriz aktore iruindarra gonbidatu dugu aste honetan. Irati pelikulan Luxa pertsonaia gorpuztu zuen Urizek, baina bere aktore ibilbidea 1984an hasi zen Tasio filmarekin. Gaur egun bizitza pribilegiatua duela kontatu digu eta horregatik nahi izan dugu berarekin luxuaz hitz egin: zer da luxuzko bizitza edo bizitza pribilegiatua?
Guretzat ohikoa ez dena izendatzeko erabiltzen dugu luxua hitza, oinarrizko beharretatik harago doana, eta gehienetan, garestia dena. Baina batentzat luxua dena, agian beste batentzat ez da hala. Oinarrizko behar asko ere luxutzat ditugu gaur egun: etxebizitza, nortasun agiria bera, zenbait elikagai… Eztabaida mahaigainean dago, beste behin.
Edurne Azkarate, berriz, Elena Urizen esperientziaz baliatzen saiatu da, bizitzarako zenbait lekzio atera nahian. Hartu koadernoa eta boligrafoa, denoi balioko diguten zenbait klabe eman dizkigu eta.
ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.
Posted in BTN

Hurrengo podcasta

ADI - O. ze taldea!

az. Eka 26 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan