Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Harrera elkartea, Euskal gatazkaren ondorioz espetxea, erbestea edota deportazioa pairatu duten norbanakoak modu kolektiboan laguntzeko tresna da.
Gaur egun ezagutzen dugun gizartean, hainbat urtez espetxean edota euskal herriaz urrundurik egon diren norbanakoek zailtasun askori aurre egin behar diete. Harreraren jarduera bost ardatz nagusitan antolatua da : Medikuntza asistentzia, Etxebitza, Asistentzia ekonomikoa, Lana, Laguntza administratibo & judiziala.
Jokin Etxebarria, elkarteko kideak, laguntza kasuen adibideak ematen dizkigu eta “Ur Taldea” artista kolektiboak Baionan antolatutako erakusketa aurkezten digu zeinen salmenta Harrera elkartearentzat izango da osorik.
*27 artisten lanez osaturiko erakusketa ibiltari hau Baionako Kalostrapen ikusgai da 2024ko uztailaren 4ra arte.
Musikak : Gari « Bizitzak » Zhanna Agurazova « Lush » (Errusia – 1991), Irigoien Anaiak « Ziminoa gizondu »
Jatorria : Radiokultura