Podcast: Play in new window | Download
Baliteke azken asteeak Frantziar Estatuaren politikari dagokionez inoiz baino mugituagoak izan izana. Denok dakigu ekainaren 9rako hauteskundeetan Eskuin Muturra izan zela indar nagusia eta horrek hautsak harrotu zituen. Lapurdin, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herri gehienetan nagusitu zen eskuin muturra eta ia erabatekoa zen nagusitasuna Lapurdin. Emaitzak jakin bezain pronto Emmanuel Macron presidenteak Legebiltzarra desegin eta hauteskunde berri batzuetara deitu zuen. Eskuina krisi betean sartu eta ekainaren 30ean eta uztailaren 7an eginen dira bozak. Ezkerra inoiz baino batuago ikusi dugu, eskuina aldiz inoiz baino zatikatuago. Ekhi Erremundegi izan dugu gurean xehetasunak ematen.