Patiyoko Atzuak 2.17 sayua, Pintorerak!

Kaixo kaixo!

Hauxe izan dala tenporada honetako azken sayua gela arroxian! Baina ez azkena e, …

Gaurkuan Mari Kruz, Pilar eta Maite izan dia gurian, Pintorerak! Hiru señora artista, saltsera, feminista eta errespetuz baino, behingoz hiru atzo etorri dia gurera! Haien arte prozesua azaldu digute, bakoitzak bere estilotik, baina modu kolektibuan ere jarduten dute, makina bat erakusketa egin dituzte iada eta datozenak! Larunbat honetan egongo da Mari Kruz emakume sortzaileen azokan!

Horretaz aparte, Europako hauteskundeetaz ere jardun genun, sartu zaigu atetik eskuin muturra barruraino, … eta notizi txarrekin jarraituz Amazonen datu bilketaz ere mintzatu gea.

En fin, gauza geyegi re eztizuet idatziko, horretarako entzun irratsayua eta kitto. Lanetik etorri berria naiz, berua iteu ta neka neka inda nao eta!

Portzierto, denboraldiko azken irratsayua larunbat honetan egingo degu, Oriyoko Etxeluze gaztetxian, Mefesten edo Mffesten edo Mefssten, … bueno, Musika Errebolta Feministan, alegiya. Bazkalostian, sorpresatxo batzuk tarteko.

Jaiak eta EHZ hasteko desiatzen gaude gu!

1, 2, 3, TUMAMARRATXA!

Hurrengo podcasta

Eskolako oihanetik baso-eskolara

ol. Eka 14 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan