Zenbat lo · Nekane, Iraitz eta Izaro

Espetxea eta amatasuna. Bi gai potolo. Gaur gurekin gurutzatu dute Zebrabidea Nekane, Iraitz eta Izarok. Haien eskutik (eta Nekaneren alabaren eskutik) dator Zenbat lo liburua. Haur batek kartzelarekin eta preso duten amarekin zer harreman duen kontatzen du, Nekane Txapartegiren eta bere alabaren historia oinarri hartuta. Afektuak eta jolasak hala testua nola ilustrazioak blaitzen dituzte gaztetxo zein helduentzako obra poetiko eder honetan.

Liburuari buruz gehiago jakin nahi dutenentzat kontaktua: zenbatlo@tutamail.com

 

Hurrengo podcasta

Nafarroako Hitza · 05.27

al. Mai 27 , 2024