12. Euskara eta kulturartekotasuna: gurasoen parte-hartzea errazten

Gipuzkoako Zaldibia herrian hasi zen dena, bai. Herriko ikastetxe bakarrean ‘Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan’ egitasmoa jarri zuten abian, gero herri osora hedatuko zena. Tarte txikian beste hemeretzi herritara zabaldu da proiektua. Neurri handi batean elkarri bizkarra emanda bizi izan diren gurasoak, autoktono euskaldunak eta jatorri atzerritarrekoak, aurrez aurre begiratzen hasi dira, eta elkar entzuten. Lehen urratsa da egiteke dagoen kulturartekotasunaren ibilbide ezezagunean.

Onintza Irureta kazetariak proiektu honen nondik norakoak aletu eta bertan parte hartzen ari direnen testigantzak bildu ditu maiatzeko Larrun aldizkarian, eta bertako gako nagusiak kontatu dizkio Gorka Peñagarikanori.

Hurrengo podcasta

Haizea Lizarbe · Erdialdeko Euskal Jaia

ol. Mai 24 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan