Boga ta Zixe 5. tenporadi 2023-2024 3. irratsaioa

Luis Rezola Arana “Tximela” Eusko Gudarosteko kapitain tolosarraren bertsoak ekarri deutsueguz gaurkoan.

Tximela gazte-gazterik sartu zan erresistentzian eta Eusko Gudarostean eta 21 urtegaz kapitain izendatu eben. 1937an Santoñan errenditu ostean Duesoko kartzelara eroan eben eta bertan idatzi ebazan gaur jarri doguzan bertso garratz guztiak. Kartzela, sufrimendua, gosea, zorriak, lagunak hilda, herrimina… gai asko lantzen dauz.

Bertso sorta asko Joseba Tapiak musikatu eta 2013an argitaratu ebazan Tximela Kapitainaren izarrak izeneko diskoan eta horietako hainbat entzun doguz.

Amaitzeko, Unai eta Eñaut Agirre bertsolariak Donostian kantatutako Tximelaren bertso sorta bat ipini dogu eta Unidad Alavesaren Haus eta ke kantuagaz amaitu dogu saioa.

Hurrengo podcasta

18. urteurreneko irratsaioa temazoekin

az. Mai 22 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan