KULTURKAPSULAK : Betti eta Battitt Buruz Buru jarri ditugu …

Emankizun hunen helburua xinplea da : musikari edo talde baten ibilbidean eta filosofian sartu eta aldi berean haien kanta batzuk deskubriarazi.


​Entzun : « Maskak » taldea, 2021 ean “Kakolak” izenpean hasitako proiektu musikala da. Kakolak taldearekin, Itsasutik eta Bidarraitik etortzen diren lagun talde honek, urte bat baino gehiagoz Euskal herriko bestak animatu zituzten kantu internazionalak eta euskaldunak berriz hartuz. Berriki, musikaz pasionatutako betiko lagun taldeak « Maskak » izena hartu du eta haien euskarazko lehen albuma aurkeztu dute (« Buruz Buru » izenekoa).


Betti Albor (gitarjolea) eta Battitt Etchart (teklatu eta bigarren ahotsa) gure estudioetan izan dira « Maskak » taldearen proiektua aurkezteko.


​ Musikak : Maskak taldeko « Ekin ala Gabe », « Buruz Buru » eta « Bere eskutan narama ».


​ Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Boga ta Zixe 5. tenporadi 2023-2024 3. irratsaioa

az. Mai 22 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan