Amaia Arroyo Sagasta · Haurrak eta mugikorrak

Gurasoei buruko min gehien ematen dien kontuetako bat mugikorrarena da. Zein adin daukatenean erosi, erabilera nola arautu… Liskar iturri agorrezina da etxe askotan. Eta, adi! Izan ere, zure seme-alabaren inguruko lagun batek mugikorra izanez gero, akabo!  Baina inork ez du nahi bere seme-alaba isolatua sentitzea mugikorrik ez daukalako. Guraso izatea ez da erraza eta gaztea izatea ere ez. Inork ez zuen esan erraza izango zenik.  Eta, erabakiak hartu egin behar dira, eta norbaitek hartu behar ditu. Baina erabakiak dakarren zama oso astuna da. Frantziar Estatuan, 11 eta 15 urte bitarteko gazteek mugikorra deiak egiteko soilik erabiltzea lege bihurtzea ikertzen ari dira. Gai potoloa da gaur landu duguna, eta horretarako noski laguntza izan dugu. Amaia Arroyo Sagasta izan dugu gurean. 

 



Hurrengo podcasta

Sara eta Ekhiñe ttikien musika gomendioak :)

ar. Mai 14 , 2024