Patiyoko Atzuak 2×14: Ana Galarraga!

Kaixo, entzule maiteok:

Maiatzak bat egun seinalatua da eta, are seinalatuagoa izan da aurtengua, gure programai esker jajaj Asteazkeneko saiuan kontu asko izan genitun hizpidie. Hasteko, “El Salto” pelikulan inguruan jardun genun. Izugarrizko pelikula izan ez arren, pertsona askok egunerokuan bizi behar duen errealitate gordina ikustarazteulako eta, bueno horren aurrian esateko dakauna da: muga hiltzailerik ez deula nahi ez Melillan, ez Palestinan, ez Mexikon ezta beste inun ere! (panfletera batzuk gea bai).

Horrez gain, albistean txokoan etxebizitzaren inguruan jardun genun eta, beno, datu interesgarriak ekarri zitun atzortako batek. Adibidez; espainiako etxebizitza lege berriak alokairua mugatzeko baimena ematen omen die Autonomia Erkidegoei. Mezua hauteskundiak irabazi dituzuenoi: erregulatu etxebizitzen alokairu prezioa, erregulatu lur publikoak nori eta zertarako saltzen dizkiezuen, ez espekulatu eta garrantzitsuena, gogoratu etxebizitza eskubidea eskubide unibertsala dala!

Saioko onena beti bezala, ordia, gure gonbidatu izantzan. Euskal Herrian eta Zarautzen behintzat pertsona ezaguna, emakume argia, langilea, martxosa, jakintsua: Ana Galarraga! Plazerra izan zan berekin zientziaren inguruan jardutia, Elhuyarren dibulgazio zientifikoari lotuta iteun lana ezagutzia eta, baita, jakitia ere zientzian inguruko pocastfeminista iteula: uhin ultramoreak! Eskerrik asko Ana, laborategi eta akademia, sarri, kasposo horretan garatzen dian kontzeptuak gizarteratzeagatik eta hain ondo azaltzeagatik. Kraka zea!

Ta besteik ez, agenda zabala Arraioko urteurrenai lotuta. 18 urte inditu Arraiok ya adinez nagusia da eta hori ospatzeko egitarau oparoa prestatu degu! Animatu! Horrez gain, hurrengo astiai beira plan politak bai Amillubin Zestoan eta baita Gasteizen ere.

1,2,3 TUMAMARRATXA!

Hurrengo podcasta

ANARKOFOLKA (47) Ez dago ihes egiterik bizi garen garaitik [Hegan podcast-ak]

ol. Mai 3 , 2024