KULTURKUBOA : Andrea, Uruguaien ere euskaraz ! + Mattinen umore grafikoa …

Aste honetako Kultur Kuboan : Hasteko, ezusteko topaketa pozgarri baten ondoren, Andrearen ezagutza egin dugu. Andrea Uruguaitarra izanik ere, euskara erakaslea da Montebideoko Euskal Etxean. 2024 urtea Euskal Herrian igarotzea erabaki ondoren eta marrazkigintzarengan duen zaletasuna baliatuz, Euskal Herriko hainbat marrazkilarien ezagutza egiten ari da …

Ondoren eta marrazkigintzaren unibertsoan segitzeko, Iñaki Martiarena Otxotorena (« Mattin » ezizenez ezagunagoa) Donostiar komikigilearen ezagutza egin dugu. Bere ibilbidea eta lan egiteko filosofia azaltzeaz gain, berriki plazaratu duen umore grafiko lana aurkeztu dauku : « Irritaia » (Zortziko argitaletxea)

Musikak : Gatibu « Bang-Bang Txik-Txiki Bang-Bang », Los Fabulosos T.N.T. « Eso » (Uruguay – 1960), Benito-lertxundi « Marinel galduaren balada »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Eli Trojaola · Altxa Burua

al. Api 29 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan