POTTO: VII. Mauri-Apolo sariketa

Izan garena akorduan, VII. Mauri-Apolo sariketa zabaldu dugu POTTO saioan. 2024ko martxoaren 15ean izan genuen zita handi, Bilboko zazpi kaleetako Iñakiren tabernan, POTOJORRAN bertso-eskolaren egoitza nagusian.
Kantuan izan ziren Koldo Gezuraga, Aissa Intxausti, Izaro Bilbao eta Bittor Altube, eta gai-jartzaile lanetan Ainhoa Agirre.
Bapo afaldu eta gero, bertsolarien kantuek bete zuten aretoa eta epaileen delibero diktatorialean Bittor Altube izan zen garaile.
Mauri-Apolo sariketaren bertso aukeraketarekin batera, DELOREAN autoan denboran bidaia egin dugu eta 1998ko maiatzean Donostian Oihane Enbeitak egindako ariketa duzue opari.

On egin

Deskargatu hemen.

The post POTTO: VII. Mauri-Apolo sariketa first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

10 urte ".eus" domeinua sareratu zenetik · Josu Waliño

og. Api 25 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan