Hauteskundeen ezkerreko zenbait programa ekonomikoak aztertu ditugu Lanaren Ekonomia saioan, alderdien hautagai edo buruzagiekin. Horretarako Elkarrekin Podemos, PSE eta Sumarreko kideak izan ditugu solaskide.
Agenda sindikala aurkeztu eta gero, Roberto Uriartegaz izan da gure lehenengo elkarrizketa, EHUko Zuzenbideko irakaslea, Podemos Euskadiko lehenengo idazkari nagusia eta Elkarrekin Podemoseko Bizkaiko diputatu ohia Kongresuan.
Bigarrenez, Alberto Alonso PSEko Arabako hautagaiagaz izan dugu, Osalarenko zuzendari ohia eta UGTko kidea baita ere, bere alderdiko programa aztertzeko, EAJrekin batera gobernatzen jarraitzeko.
Hirugarrenez, Iñigo Martinez Zaton Ezker Anitzako koordinatzalea eta azken bi legealdietan Elkarrekin Podemos-IUko parlamentaria izandakoa, orain Sumarrekin batera aurkezten den alderdikoa.
Saioa bukatzeko, Argiako kazetaria den Gorka Peñagarikanon analisia jasotzeko aukera izan dugu, krispazio gutxiko kanpainaren irakurketa orokorra egiteko, eta gai sozial nagusietan EH Bilduk eta EAJren arteko antzekotasunak, eta Elkarrekin Podemos eta Sumarren arteko haustura aztertzeko.
Deskargatu hemen.
The post LANAREN EKONOMIA: Hauteskundeak ezkerretik first appeared on Bilbo Hiria irratia.