Podcast: Play in new window | Download
Igandean, apirilaren 14ean ospatuko da Berako Mendi Maratoi Erdia. Goizeko 9:30etan izanen da hitzordua Toki Ona kiroldegi aitzinean, eta leku horretan bertan bukatuko da lasterkariek 21 kilometro laster egin ondotik, 2.714ko desnibelarekin. XVIII. edizioa da aurtengoa, eta Manttale mendi lasterketa taldea da lasterketaren antolatzailea. Beran sona handia duen taldea, maratoi erdi honetaz gain mendi eguna, gau krosa, edota Alkaiaga trail antolatzen dituena urtean zehar. Taldekide ugari kirolariak dira eta antolaturiko gauzetan parte hartzen dute. Badira hala ere bertze lanak egiten dituztenak, horiek ere beharrezkoak baitira. Logistika kontu guztiak lotzea, ekimenen zabalpena egitea… ez da lan erreza. Horietan aritzen da adibidez Txomin Irazoki beratarra, eta duela egun batzuk berarekin solasean aritu ginen, bere ibilbideaz, eta noski, igandean ospatuko den mendi maratoi erdiaz.