BTN 2×09: Haizea Alonso | Euskararen zikintzea

Gazteek gaizki hitz egiten dutela euskaraz… Erdarakadez betetzen dituztela esaldiak… Nekagarria dela termino anglosaxoien presentzia…

Euskararen zikintzeaz mintzatu gara Haizea Alonso 'Haizeatxo' rap abeslari gasteiztarrarekin, badaukalako abesti bat esplizituki gaiaz mintzo dena. Euskarara ekarrita, honela dio: "Badakit izorratzen zaituela euskaraz ez kantatzeak, baina ez da zuk nahi duzuna, nik nahi dudana baizik".

Edurne Azkarateren bisita jaso dugu gonbidatuen tartean, eta hain polemikoak egin ziren Hala Bedi irratiko bere adierazpenei erreplika egin die, baita kritikei erantzun ere.

ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 379

al. Api 1 , 2024