Egonarria 2×09: Emakume baserritarrak

Emakume Langileen Eguna dela-eta Eli Pagolak Egonarria saioan Alazne Intxauspe elkarrizketatu du, ekologikoan ari den baratzezaina, eta EHNE sindikatuko eta Etxaldeko Emakumeak taldeko kidea. Intxauspek bistarazi du ikusezina eta lan gisa aitortu gabea den laborantza lan asko egin izan duela emakumeak, baserria aurrera ateratzeko beharrezkoak izan direnak. Eta emakumea izan dela egun baloratzen den agroekologia ereduari eutsi diona, lurrarekin eta bizidun guztiekin errespetuzkoa dena. Mugimendu feministarekin duten lotura ere azaldu du: “bizitza erdigunean” lema kalera atera du feminismoak, eta emakume baserritarren eguneroko lana hain justu bizitza mantentzea da, lurrarena, animaliena, eta elikagaiak landuz, pertsonona ere bai.

Hurrengo podcasta

KULTURKAPSULAK : Urrungo basoko soinuak Bas(H)oan atxemaiten ditugu …

og. Mar 14 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan