LANAREN EKONOMIA: Martxoak 8 eta sektore publikoaren borroka bateratua

Martxoaren 8ko emakume langilearen nazioarteko egunari begira jarri gara. EHUren martxoaren 6ko greba eta euskal sektore publiko osoan martxoaren 12ko greba aztertu ditugu. Saioa agenda sindikalarekin abiatua dugu. Hiriburuetatik haratago, M8 herrietan ere izango duen oihartzunaren garrantziari heldu diogu. Leire Asensio Bermeoko Mugimendu Feministako kideak eguna nola bizi eta antolatu duten azaldu digu. Herri mailan egindako lanketa, eragile ezberdinen arteko elkarlana eta bultzatutako mobilizazio agenda bateratua azaltzeko tartea izan dugu. Argiako atalean, Jenofa Berhokoirigoin Ipar Euskal Herriko eta Frantziako Mugimendu Feministaren M8rako antolatutako ekintzak azaldu dizkigu. Hego Euskal Herriarekiko desberdintasunak eta parekotasunak hausnartu ditugu berarekin, hala nola Iparraldeko feministen agenda aztertu dugu, eta Frantzian antolatutako greba feminista orokorraren berri eman digu. Saioaren bigarren atalean, EHU unibertsitate publikoaren greba aztertu dugu, EHUko Prekarioen Koordinadorak sindikatuekin batera antolatuta. Bertako irakasle eta ikertzaileen lan baldintzak okertu direla salatu du, batez ere ordezko irakasleen kasuari erreparatuz. Izan ere, kolektibo honek 800 euroren truke ematen ditu eskolak. Horretaz hitz egin dugu Eki Etxebarriarekin, EHUko ordezko irakaslea da, baita EHU Prekarioen Koordinadorako kidea. Bukatzeko, CCOOeko Irakaskuntza Publikoko arduraduna den Sonia Aldave izan dugu saioan, eta datorren asteartean, martxoaren 12an, euskal sektore publikoko langileen grebari buruz aritu du, udazkenean hasitako borroka dinamikari jarraipena emateko helburuarekin. Osasungintzan, Hezkuntzan eta sektore publiko osoan bultzatutako fronte intersindikalaren aldarrikapenak eta borroka lehentasunak aztertu ditugu.

Deskargatu hemen.

The post LANAREN EKONOMIA: Martxoak 8 eta sektore publikoaren borroka bateratua first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

KULTURKAPSULAK : herrien borondatearen arabera garatzen ari den proiektua … (Udaleku 2/2)

og. Mar 7 , 2024