Porrota izan da aste honetako gaia eta Gregoren hamar minutuko sekzioan ere erreka jotzearen erlatibotasunaz aritu da: nork hitz egiten du porrotaz? Talde batean arrakasta bezala ulertzen dena izan al daiteke porrota handik kanpo? Galdera asko eta erantzunen bat edo beste ere bota digu gure Gregok.
