Laborariek lehen lerrotik bizi dute klima aldaketa, haren eraginak zuzenean jasaten baitituzte. Zer aldaketa sumatu dituzte Nafarroa hegoaldean eta zer dilema planteatu dizkiete ura eskas izan diren azken urteek? Hazialdeko kooperatibako Lorea Lizarreta langilea elkarrizketatu du Eli Pagolak, eta zerealen sektorea ezagutzeko gakoak eman ditu: mundu mailako burtsan kotizatzen da, bertako ogia egiteko irina milaka kilometrotatik ekartzen da, eta klima aldaketarekiko erresilienteagoak izango diren antzinako bertako barietateak berreskuratzen hasi dira.
Egonarria 2×03: klima aldaketa lehen lerrotik: nola bizi dute laborariek? I Lorea Lizarreta (Hazialdeko)
Podcast: Play in new window | Download