LANAREN EKONOMIA: Banatzaileak jomugan urte berrian

Amazoneko langileen borroka eta “Rider Direktiba”-ren inguruko berrien ondorioz, banatzaileen azken aldiko egoera aztertu dugu . Hots, aste honetako agenda sindikalea ezagutu eta gero, Eki Etxebarriak Amazonen biltegietan ematen ari den grebaren nondik norakoak izan du aztergai, Janire Ornes ELAko ordezkariarekin.

Jarraian, abenduan EBak adostutako “Rider Direktiba” edo Plataforma digitalen Zuzentarauaren testuko ezaugarri esanguratsuenak ezagutuko ditugu, Euskal Herrian izan dezakeen ondorio aipagarrienak aztertu dituzte  Andrea De Vicente eta Jon Bernat Zubirik; bereziki  Amazonen plan estrategikoaren egoerari begira, Euskal Herrian ezartzeko erraldoi estatubatuarrak erabili duen estrategia aztertuz.

Bukatzeko, Argia aldizkariaren atalari ekin diogu ez-ohiko modu batean. Alternatibak ere badaudela erakusteko, Argia banatzen duen Gasteizeko Eraman kooperatibako Juan Latorrr banatzailea elkarrizketatu dugu, Paul Llanos kazetariak Glovon egin zuen infiltrazioa gogora ekarriz ere.

Deskargatu hemen.

The post LANAREN EKONOMIA: Banatzaileak jomugan urte berrian first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! | Buzzcocks (II) - Disko klasikoak

ol. Urt 12 , 2024
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan