Eskuineko besoa altxatzea modan jarri da berriz, kameren aurrean behintzat, Madrilgo kaleetan azaroko gauetan… Batere lotsarik gabe gainera, besoa altxatzen zuten batzuk, ez dakigu nora, zer seinalatzen ariko ote ziren… Iberdrola dorrea akaso? “Horra hor gure lagunak” egingo ote zuten oihu… 48 urte pasatu dira Franco bere ohean, goxo-goxo, hil zenetik… Baina askotan esaten da frankismoak bizirik jarraitzen duela…
Parlamentuan kamaleoi batzuk badaude, baina Euskal Herrian, eta Bilbon, gora begira jarrita, lepoko mina ez ezik, bihotzeko mina ere ematen du Iberdrolari begiratzeak… Eta min horrek eraginda edo, berriz ere jaitsi dira eskuineko besoak. Jakintzazu. Baina hor dirau herentziak, hor dirau harriak, beti bezain egonkor, beti bezain presente.
Gaurko mintzagaia, frankismoaren alde enpresariala: euskal oligarkaren zorra, espoliazio frankista, eta jakina, frankismoaren ondorengo diren IBEX35eko zimenduak.